Bilatzailea :
Menura itzuli
Nortzuk gara
Energiaren Kluster Elkartearen 2023-2026ko Plan Estrategikoaren (EKPE 2026) helburua euskal energia-sektorearen lehiakortasuna lankidetzaren bidez bultzatu eta euskal energia-sektorearen posizionamendu globala sendotzea da, baita Elkartearena ere, trantsizio energetikoak eskaintzen dituen aukeren katalizatzailetzat. Horretarako, planak zazpi helburu estrategiko ditu:
EKEk dinamizazio sektorialaren eragiletzat duen lidergoa berrestea, lankidetza-aukerak eta bazkide-segmentu bakoitzari egindako ekarpen espezifikoak areagotuz, balio-kate desberdinetan identifikatutako erronkei erantzuteko asmoz.
Lankidetza bidezko garapen teknologikoa bultzatzea ETEei eman beharreko laguntzari begira, enpresa handien trakzio-eragina sustatuz, ezagutza-eragileei sarbidea erraztuz eta administrazioen laguntza-programarik egokienak identifikatuz.
Elkartekideei gorabidean dauden merkatuetako nazioarteko hazkundean laguntzea, trantsizio energetikoak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko laguntza emanez eta Euskadiko balio-kateak ikusaraziz, lehiatzeko duten posizionamendua hobetzeko asmoz.
Energia-sektoreko enpresei talentua erakartzen laguntzea, balio-kate desberdinek eskatutako profilak identifikatuz eta sektoreko enpresek eta erakundeek eskaintzen dituzten erakargarritasunak eta garapen-aukerak ikusaraziz.
Jasangarritasunaren arloko proposamen berriak garatzea, industriaren deskarbonizazioa erraztuz eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzen lagunduz.
Zaintza estrategikoko zerbitzuak indartzea, elkartekideei balio-proposamenaren ardatz guztietan erabakiak hartzen lagunduko duen balio-informazioa emanez, sektoreko enpresei eragiten dieten laguntza-programen nahiz erregulazio eta araudien inguruko alderdietan arreta jarrita.
Euskal energia-sektorea intereseko taldeen eta gizarte osoaren aurrean posizionatzea, ekonomia, gizarte zein ingurumen arloetako jasangarritasunari trantsizio energetikoaren barruan egin dion ekarpen garrantzitsua nabarmenduz, haren irudia, erakargarritasuna eta aintzatespena hobetzeko asmoz.
2023-2026ko Plan Estrategikoak (EKPE 2026) zortzi Arlo Estrategiko ditu ardatz:
Sare Adimenduak
Energia Eolikoa
Eguzki Energia
Olatu Energia
Oil&Gas
Hidrogenoa
Errekarga Elektrikoa
Industriaren Deskarbonizazioa
EKPE 2026 aparteko mugarria da elkartearen garapenean, izan ere, Energia Klusterraren egungo jarduera sendotzeaz gain, elkartekideei emandako balioa handitzea du helburu, lankidetza bidezko jardueren emaitza bultzatu eta areagotuko duten lan egiteko modu berrietatik abiatuta. Horretarako, ondoko grafikoan islatu den bezala, EKPE 2026 delakoan zehaztutako balio-proposamenak helburuko interes-taldeetako bakoitzari zuzendutako banakako zazpi balio-proposamen ditu oinarri, eta zerbitzu-eskaintza zabal baten bidez gauzatzen ari dira.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com