Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Klusterraren helburua, sektorearen Euskadiko balio-katea indartzen laguntzea da
Eolikoa energia-iturri berriztagarri nagusia bihurtu da azken urteotan. Garrantzi handiko hedakuntza du Txina, Espainia, Alemania eta AEB bezalako herrialdeetan. Lurreko energia eolikoak hazteko aukera duen arren, merkatu nagusiak dibertsifikatu egin dira azken urteotan, batez ere garapen-bideko herrialdeetan.
Esparru honetan dagoen erronkarik handiena off-shore energia eolikoaren bultzada da, hots, itsasoan ezarritako parke eolikoetan sortutakoa. Horretarako, teknologia espezifikoa garatzen ari da potentzia handiko aerosorgailuen laguntzaz, kostuak murriztu eta instalazio, eragiketa eta mantentze-lanen prozesuak optimizatzeko asmoz.
Klusterraren helburua, sektorearen Euskadiko balio-katea indartzen laguntzea da, maila globaleko aerosorgailuen sustatzaile eta fabrikatzaile nagusiei sistema, osagai eta balio erantsi handiko zerbitzuen horniketa egiten jarraitzeko asmoz. Lurreko segmentuan lortutako posizionamendutik abiatuta, off-shore energia eolikoaren garapenak ekarriko dituen aukerak profitatu nahi ditugu.
Energia eoliko FS
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com