Bilatzailea :
Menura itzuli
Pribatutasun politika
Oraingo lege-ohar honek (aurrerantzean, "Lege-Oharra") Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen eta egoitza soziala Bilboko 48001 PKko Done Bikendi kaleko 8ko II. Albia Eraikineko 4. solairuan duen Energia Klusterraren www.clusterenergia.com Interneteko atariko (aurrerantzean, "Webgunea") zerbitzuaren erabilera arautzen du.
Legeria
Oro har, Energia Klusterraren eta webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak espainia legeriari eta jurisdikzioari atxikita daude.
Aldeek dagokiekeen foruari espresuki uko egin eta Bilboko Epaitegi eta Auzietegien menpe jarriko dira espresuki, oraingo kontratu-baldintza hauek interpretatu edo gauzatzean sor litekeen edozein desadostasun konpontzeko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak, horren jakitun izanik, aintzat hartuko du webgune honetan sartzeak ez dakarrela inondik inora Energia Klusterrarekiko ezein harreman komertzialen hasiera.
Webgunearen titularra ez da identifikatzen kolaboratzaileek bertan emandako iritziekin. Energia Klusterrak webgunean egokitzat jo ditzakeen aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurreko jakinarazpenik eman beharrik gabe, eta horren harira, bertan eskainitako edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita zerbitzarietan aurkeztu edo lokatzeko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Web orrien edukiak, hauen diseinu grafikoa eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Energia Klusterrarenak dira, eta, beraz, haien berragerpena, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edota orrien edukiekin egin daiteken beste edozein jarduera debekatuta dago, nahiz eta jatorria aipatu, Energia Klusterraren idatzizko baimenik gabe. Enpresaren web orrietan bildutako izen komertzial, marka nahiz bestelako ikurren jabetza dagozkien jabeena da eta legearen babespean dago.
Estekak (linkak)
Energia Klusterraren web orrietan txertatutako estekek (linkek) informazioa ematea dute helburu bakarra, eta ez dute esan nahi ezein kasutan horiei buruzko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiteko asmorik dagoenik.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako, Energia Klusterrak jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari, izaera pertsonaleko datuen fitxategiak daudela Energia Klusterraren ardurapean, erakunde honek eta erakunde honentzat sortutakoak, Erabiltzailearekiko harremanak mantendu eta kudeatzeko eta dagozkion informazio-lanak betetzeko xedea dutenak. Zuk berariazko baimena ematen duzu zure datuak aipatutako fitxategietan sartzeko eta Energia Klusterrak zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko. Baldintza orokor hauek onartu ondoren, Energia Klusterrak zerbitzuak emateko nahitaezko dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.
Fitxategien eta formularioen erregistroa
Erregistratzeko formularioa betetzea nahitaezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzutarako sarbidea izan eta horietaz baliatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuak babesteko politika hau onartzen ez baldin bada, ezinezkoa izango da izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren sustapenetan izena ematea, erregistratzea edo parte hartzea.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoaren xedapenen arabera, jakinarazi nahi dizugu erregistroaren ondorioz jasotako datu pertsonalak helbidea Energia Klusterrean duen Energia Klusterraren jabetzako fitxategi batean gordeko direla, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan agertzen diren segurtasun neurri guztiak ezarrita daudelarik.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasun eta zuzentasunari buruzko arduradun bakarra, eta ondorioz, Energia Klusterra horren inguruko edozein erantzukizunetatik kanpo dago. Nolanahi ere, erabiltzaileei dagokie emandako datu pertsonalen zehaztasuna, jadanekotasuna eta egiaztatasunaren bermea eta erantzukizuna, behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartuz. Erabiltzaileak erregistratzeko edo izena emateko formularioan informazio osoa eta zuzena sartzea onartzen du. Energia Klusterrak ez du informazioen egiazkotasunari buruzko erantzukizunik, elaborazio propiokoa ez bada edo beste iturriren bat aitortua badu, eta ondorioz, ez du bere gain hartuko informazio horren erabilerak ekar ditzakeen balizko kalteen gaineko ezein erantzukizunik. Energia Klusterrak web orrietan bildutako informazioa eguneratu, aldatu edo kentzeko eskubidea du, eta informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatu ahal izango du. Energia Klusterrak ez du erantzukizunik izango taldearen kanpoko iturrietatik bildutako informazioan egon litezkeen huts, oker edo akatsen ondorioz Erabiltzaileak jasandako ezein kaltetan, informazio hori Energia Klusterrak emandakoa izan arren.
Cookieak
Ez da cookierik erabiltzen
Helburuak
Erabiltzailearekiko harremanak mantendu eta kudeatzea eta informazio-lana egitea dira Energia Klusterraren helburuak.
Adingabeak
Gure zerbitzuren batzuk beren-beregi adingabekoei zuzendutakoak balira, Energia Klusterrak gurasoen edo tutoren baimena eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edota, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Datuak hirugarrenei ematea
Energia Klusterrak ez dizkie datuak hirugarrenei emango.
Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubideen erabilera
Zure jakinarazpenak bidaltzeko edota datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubideak baliatzeko, Interneteko helbidea nahiz ohiko posta erabil dezakezu: Done Bikendi kalea, 8 - II. Albia Eraikineko 4. Solairua, Bilbo 48001 Reef.: LOPD. Eskubide horiek baliatzeko, Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Agindua betez, ezinbestekoa da nortasuna Energia Klusterraren aurrean egiaztatzea Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edota Zuzenbidean baliozkotzat jotzen den beste edozein baliabideren bitartez. Hala ere, erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa sitetik ere egin ahal izango da, erabiltzailea eta pasahitzaren bitartez identifikatuz.
Segurtasun neurriak
Energia Klusterrak legearen araberako segurtasun-mailak ezarri ditu Datu Pertsonalak babesteko, eta beraren eskura dauden bestelako bitarteko zein neurri tekniko osagarriak ezartzen ahaleginduko da, Energia Klusterrari emandako Datu Pertsonalen galera, erabilera okerra, baimendu gabeko eskurapena eta lapurreta saihesteko. Enpresak ez du bere gain hartuko, sistema elektroniko honetan Energia Klusterraren kanpoko arrazoiengatik gertaturiko interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, matxura telefoniko nahiz funtzionamendu operatiboko deskonexioen ondorioz sor daitezkeen balizko kalteen gaineko ezein erantzukizunik, ezta linea telefonikoetan, Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneteko sisteman eta bestelako sistema elektronikoetan gerta daitezkeen gutxiegitasunek edo gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoen nahiz Energia Klusterraren kontrolaren kanpoko hirugarrenek egindako bidegabeko intromisioen ondoriozko kalteen gaineko erantzukizunik ere. Nolanahi ere, Erabiltzaileak ondo kontuan izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak datu pertsonalak babesteko baldintzei buruzko informazioa jaso duela aitortzen du, Energia Klusterrak datuen babeserako politika honetan adierazten duen moduan eta helburuekin, datu horiek prozesatzea onartuz eta baimenduz. Atarian eskainitako zenbait zerbitzuk Datu Pertsonalen babesari dagozkion berariazko aurreikuspenak dituzten baldintza partikularrak izan ditzakete.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com