Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Berrikuntza teknologikoak eta aldeko arau-esparruak Euskadin balio-katea bultzatzeko aukera-testuingurua ezarri dute
Eguzki-energia fotovoltaikoak oso posizio nabarmena lortu du azken urteotan maila globaleko sorkuntza berriztagarrian. Egun, Txina da merkaturik indartsuena, eta honen ondotik kokatuta daude Estatu Batuak, India, Japonia eta Vietnam, Europako zenbait herrialde, Alemania eta Espainia kasu, indarrez aurrera egiten ari diren arren.
Eguzki-gelaxka eta moduluen prezioan izandako jaitsiera funtsezkoa izan da fotovoltaikoaren lehiakortasuna areagotzeko beste sorkuntza-iturri batzuen aldean, izan ere, LCOE delakoa (Levelised Cost of Electricity) % 80 inguru murriztu da azken hamarkadan, eta datozen urteotan ere, beheranzko bilakaera hori mantentzea espero da instalazioen errendimenduan eta kostuetan izandako hobekuntzei esker.
Autokontsumo fotovoltaikoa indarrez zabaldu da kostuen murrizketari, biltegiratze-sistemen ezarpenari eta arau-esparrua malgutu izanari esker –bereziki Espainian–, eta honek aurreikuspen interesgarriak ireki ditu enpresentzat sorkuntza banatuaren arloan.
Euskadiko balio-kateak prestatuta egon behar du sektore fotovoltaikoak datozen urteotan trantsizio energikoaren prozesuaren barruan izango duen hazkunde handiari aurre egiteko, berrikuntza teknologikoa sustatuz, lehiakortasuna hobetuz eta nazioartean duten posizionamendua sendotzen lagunduko duten negozio-eredu berriak esploratuz.
Energía Solar FS
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com