Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Gure helburua, Euskadi sare adimendunen mundu mailako erreferente bihurtzea da
Elektrizitatearen garraio eta banaketaren eboluzioaren hurrengo pausoa dira sare adimendunak edo smart grids deritzenak. Sare adimendunetarako bilakaera horrek eskutik, gaur egungo monitorizazio-sistemak eta informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) gaineratuko zaizkie banaketa-sare konbentzionalei. Honela, banaketa-enpresek eta erabiltzaileek energiaren erabilpena optimizatu eta eraginkorragoa egitea ahalbidetuko dieten datu baliagarriak eskuratu ahal izango dituzte.
Soluzio global hauek banaketarako energia-sorkuntza eta energia berriztagarriak biltzen dituzte, eskariaren kudeaketa aktiboari eusteaz gain, sarearen denbora errealeko eragiketa eta kontrol plataforma baten laguntzaz.
Euskadik balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituen industria-sektore sendoa du, elektrizitate sareetako ekipoak eta gailuak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta mantentzen dituzten enpresek osatutakoa. Sektore honek maila teknologiko ertain eta altuko produktuak eta zerbitzuak ditu, baita lanpostu kualifikatuak, I+G arloko ezagutza sortzea xede duten inbertsio-portzentaje handiak (goi-mailako tituludunentzako eta doktoreentzako lanpostuak sortuz), eta maila globaleko merkatu-potentzialtasun handia ere.
Gure helburua, Euskadi sare adimendunen arloko mundu mailako erreferente bihurtzea da. Esku artean darabiltzagun gaitasunetatik abiatuta, enpresen nazioarteko presentzia indartu eta esparru honetan duten posizionamendua hobetu nahi dugu.
Sare Adimenduak FS
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com