Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Gure helburua deskarbonizazio soluzioetan garapen teknologikoak sustatzea da
Europar Batasunak negutegi efektuko gasen (BEG) isurketak nabarmen murrizteko konpromisoa hartu du 2050erako klima neutraltasuna lortzeko. Deskarbonizazio horrek erronka garrantzitsuak dakartza sektore askorentzat, eta bereziki industriarentzat.
Euskadi Europako industria-kontzentrazio handienetako bat da, energia-kontsumo eta isurpen intentsiboak dituzten sektoreen presentzia nabarmena delarik. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritza-SPRIk Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBIS) ekimen estrategikoa bultzatzen du, Munduko Ekonomia Foroaren (WEF) "Transitioning Industrial Clusters about Net Zero" programari atxikita, eta bertan Iberdrola, Petronor eta Energia Klusterra daude, beste industria kluster batzuen artean. NZBISCek euskal industrian isurien murrizketa bizkortzea du helburu, eta, aldi berean, teknologia berrien garapenetik eta deskarbonizazioan zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorritako euskal enpresentzat aukera berriak sustatzea.
Teknologia hauen garapena erraztuko duen enpresen arteko lankidetza sustatzeko, Energia Klusterrak DCARTECH Aliantza eratu du energia-kontsumoan eta isurpenetan euskal industria-sektore intentsiboenak ordezkatzen dituzten elkarteekin: Aclima (zementua), AFV (galdaketa), Siderex (altzairua) eta ClusterPapel (orea eta papera). Aliantza horretatik, Industria Deskarbonizazio Foro Sektoriala sortu zen, energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazio-konponbideen eskaintzaren eta eskariaren arteko topagune gisa finkatzen dena, arlo honetan lankidetza-aukerak sustatzeko.
Gure helburua Euskadin industria-deskarbonizazio-teknologien eta irtenbideen balio-kateak sustatzen eta garatzen laguntzea da. Dauden gaitasunetatik abiatuz, irtenbide berritzaileen garapen teknologikoa indartzea eta arlo horretan enpresen kokapen lehiakorra hobetzea dugu helburu.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com