Bilatzailea :
Menura itzuli
14 Mai 2024
Maiatzaren 7an eta 8an antolatu zen Bruselan European Cluster Conference deritzon biurteko biltzarra, Europako kluster gehienak bildu eta elkarte hauen gairik garrantzitsuenak eta gaurkoenak jorratzeko aukera eman zuena, erakunde horien etorkizuna eta Europan ezartzea beharko lituzteken politikak barne. Euskadiko Energia Klusterrak modu aktiboan parte hartu zuen konferentzian, nazioartekotzeari buruzko saioa koordinatuz eta moderatuz, eta ELBE EUROCLUSTER eta ESECA kluster-arteko proiektuen standetan ere izan zen.
European Cluster Conference Europako klusterren bilgunea da. Europako Batzordeak antolatutako ekitaldia da, kluster sektorialen interesak eta kezkak biltzea xede duena, eta elkarte horiek beren ikuspuntua eskaintzeko eta misio eta ikuspegi bereko beste kluster batzuekin networkingean jarduteko baliatzen dute. Euskadiko Energia Klusterrak beste kluster batzuekin harremanetan jarri eta etorkizuneko balizko proiektuetan elkarrekin pentsatzeko aukera izan zuen, egun partaide dabilen kluster-arteko proiektuen jardueren zabalkundea eta komunikazioa egiteaz gain.
Maiatzaren 6an, Euskadiko Energia Klusterrak Europako klusterren proiektuei buruzko foro batean parte hartu zuen, eta Europako klusterrei etorkizuneko programetan egin ahal zaizkien hobekuntzen azterketetan parte hartu zuen zenbait lan-mahairen bitartez. Maiatzaren 7an eta 8an, Euskadiko Energia Klusterrak hitzaldi nagusietan parte hartu zuen, eta inaugurazio-saioan Christian Ketels izan zen, klusterretan oinarritutako lehiakortasun ekonomiko, estrategia eta garapen ekonomikoari buruzko aditua. Halaber, Klusterra partaide duten proiektuak (ELBE EUROCLUSTER eta ESECA) aurkeztu ziren ekitaldiaren erakusketa-gunean, beste kluster eta enpresa parte-hartzaile batzuei proiektu horietako jardueren garapena ezagutzera emanez.
Azkenik, Euskadiko Energia Klusterrak nazioartekotzeari buruzko saioa koordinatu zuen Europako Batzordearekin batera, planetaren hegoaldeko merkatuak aztergai izan zituen panel hori moderatzeaz gain. Bertan, beren-beregi nabarmendu zuten klusterrek eta kluster-arteko proiektuek Europako ETEak merkatu konplexuetan nazioartekotzen laguntzeko duten eginkizuna. Era berean, klusterrek Afrikako edo Hego Amerikako merkatuetan egindako jarduerei buruzko esperientziak partekatu ziren.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com