Bilatzailea :
Menura itzuli
17 Uzt 2024
Bisita uztailaren 17an egin zen Tecnaliaren instalazioetan, eta horretan parte hartu zuten 9 erakundek -Barbara, BCARE/ CIC EnergiGUNE, Cidetec, Pronutec, R2M Solution, SoC-e, Tecnalia eta Uriarte Safybox- sare adimendunetako euskal balio-katea aurkeztu zuten Korea Smart Grid Instituteren (KSGI) aurrean.
Basque Trade & Investmentek (BT&I) bultzatuta Koreako Sare Adimendunen Institutuak (Korea Smart Grid Institute, KSGI) Euskadira egin duen alderantzizko misioaren barruan, Euskadiko Energia Klusterrak lankidetzan jardun du Tecnaliaren instalazioetara (Zamudioko Parke Teknologikoa) egindako bisita antolatzeko.
Topaketa uztailaren 17an egin zen, eta hitzaldietan, Tecnaliak energiaren sektorean dituen gaitasun teknologikoak aurkeztu zituen eta sare adimendunetako industria sustatzea xede duen Korea Smart Grid Institute erakunde korearrak bere jarduera eta energia sektoreko berrikuntzari eman dion bultzada azaldu zituen.
Jarraian, euskal erakundek egindako pitch saioan, Barbara, BCARE/CIC EnergiGUNE, Cidetec, Pronutec, R2M Solution, SoC-e, Tecnalia eta Uriarte Safybox enpresen ordezkariek sare adimendunetarako ekimenak eta soluzioen eskaintza aurkeztu zituzten, baita Koreako merkatuan izandako esperientzia eta prospekzio-planak ere.
Hitzaldien ondoren, parte-hartzaileek networking-kaferako gune batez gozatzeko aukera izan zuten, iritziak partekatu eta harremanak lantzeko.
Azkenik, KSGIko kideek Tecnaliako Microgrid, CT Demo, Cyber Lab, Laborategi Digitala eta InGRID laborategiak bisitatu eta zentroko ikertzaileek konpainiak abian dituen askotariko proiektuak eman zizkieten ezagutzera osagai eta ekipo elektrikoen modelatze eta saiakuntzarako, digitalizaziorako, segurtasunerako, estandarizaziorako eta kontrol-sistemetarako, besteak beste.
Jardunaldiari esker, bisitari korearrek eta euskal erakundek harremanetan jartzeko eta aliantzak lantzeko aukera izan zuten, elkar ezagutzan nahiz sinergien eta lankidetza-aukeren identifikazioan sakonduz. Hurrengo urratsetan, bileraren jarraipena egingo da, epe ertainean Euskadi eta Hego Korearen arteko I+G proiektu zehatzen garapenean gauzatzeko zain.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com