Bilatzailea :
Menura itzuli
25 Eka 2024
Dokumentuak azterketa-kasuen definizioan (Norther, HarshLab eta Blue Accelerator) nahiz itsas-parke eolikoen monitorizazio eta kontrolaren estandarizazioko arrakaletan egindako aurrerapenak zehaztu ditu.
Lifetime and Profitability of Offshore Wind Farms) proiektuak Euskadiko Energia Klusterra du Komunikazio eta Zabalkunde paketearen buru, Alerion euskal enpresaren partaidetzaz gain. Proiektu honek helburu duen sistema integratuaren garapenari esker, curtailment baldintzetan ere (eskariak parkeko eragiketan eragindako geldialdi edo murrizketetan) itsas-parke eolikoetako operadoreek eragiketa-estrategia bat izango dute, betiere turbinen egiturazko osasuna monitorizatzeko irizpideen arabera. Eredu fisikoak nahiz datuetan oinarritutakoak (adimen artifiziala eta machine learning oinarri dutenak) erabiliko dira erabakiak hartzen eta aerosorgailuetako eragiketa eta eta mantentze-lanetako jarduerak (O&M) planifikatzen laguntzeko, osagaien degradazioa eta sarean integratzearen konplexutasun berezia bezalako faktoreak kontuan hartuz, itsas zabalean jarduteari dagozkion arazo espezifikoak barne: korrosioa edota olatu, marea eta korronteen karga gehigarriak.
Newsletterra esteka honetan eskura daiteke.
Proiektuak Europar Batasunaren dirulaguntza jaso du.
Hitz gakoa
Talentua
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com