Bilatzailea :
Menura itzuli
3 Eka 2024
Bertaratutakoek zehatzago ezagutu ahal izan zituzten EEEk trakzionatutako EuropeWave eta TurboWave programen egoera eta ondorengo urratsak. Gainera, IDOM eta CETO erakundeek ezagutzera eman zituzten MARMOK Atlantic eta ACHIEVE proiektuak, gailuak BiMEPen flotatu baino hilabete gutxi lehenago EuropeWaveren azken fasean murgilduta daudenak.
Olatuen Energiaren Foro Sektorialak beste topaketa bat egin zuen maiatzaren 31n Bilbao Exhibition Centren (BEC), IDOMek koordinatuta, eta sektorearen Euskadiko eragile nagusiak bildu zituen, 30 pertsona inguru erakarriz.
Topaketak EVEk trakzionatutako bi ekimen nagusien egoera berrikustea izan zuen ardatz: TurboWave eta EuropeWave. TurboWave proiektuaren barruan, fasez igaro diren turbinako lau teknologien kontratuak sinatu berri dira, eta horien artean daude ARRECIFE eta IDOM euskal enpresenak. 2025. urtearen hasierara arte ez dira aukeratuko azken fasera igaro eta Mutrikuko olatu-energiaren instalazioan aztertuko diren bi modeloak. Bestalde, EuropeWave ekimena azken fasean sartu da, eta hiru gailu aukeratu dituzte itsasoan probak egiteko: IDOMen MARMOK Atlantic eta CETOren ACHIEVE, BiMEPen, eta MOCEAN, EMECen.
Ondoren, bertaratutakoek bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten euskal kostaldean instalatuko diren proiektu guztieen aurrerapenak. IDOMek MARMOK Atlantic-en egindako azken aurrerapenak erakutsi zituen. Turbinaren errendimendua areagotzea da proiektu honen helburua, eta horretarako, besteak beste, Mondragon Unibertsitatearen laguntza izan du turbinaren diseinu aerodinamikorakoi eta haize-tuneleko probetarako, eta Tecnaliarena ainguratzeari eta zilbor-kablearen errotazioari dagozkien alderdietarako. Carnegie Clean Energy (CETO teknologia) enpresak bere olatu-bihurgailuan izandako azken aurrerapenak aurkeztu zituen. Gainera, III. fasea amaitu eta gailua atera ondoren, RENMARINAS DEMOren laguntzari esker, bihurgailua BiMEPen beste urtebetez instalatuko dela eta konpainia ofizialki Euskadin finkatuko dela iragarri zuen. Jarraian, AZTIk SafeWave proiektu europarraren orain arteko aurrerapenak eta emaitzak aurkeztu zituen. Itsas-energien etorkizuneko garapena oztopa dezaketen teknologiaz gaindiko eragozpenak gainditzea da proiektu honen helburua, eta horretarako, eragiketan dauden bilketa-gailuen inguruko ingurumen-datuak bildu eta aztertu dituzte Europako hainbat herrialdetan. Kafe-etenaldiaren ondoren, Euskadiko Energia Klusterraren txandaren hasieran, azken topaketaz geroztik energia ozeanikoen arloan lortutako emaitza nagusien errepasoa egin zen. Gainera, eztabaida ireki zen bertaratutakoen artean Horizon Europe-ren lan-programaren zirriborroaren aurrean hartu beharreko jarrera bateratuari buruz.
Geroago, 2024an energia ozeanikoen arloan antolatuko diren ekitaldirik garrantzitsuenak aurkeztu ziren, OEE (Ocean Energy Europe) nabarmenduz, Wave Energy Basque Country markapeko stand bateratua eramango baita bertara. ELBE Eurocluster delakoaren barruko laguntza-programak ere berrikusi ziren (irekitakoak zein itxitakoak).
Jardunaldia ixteko, Euskadiko Energia Klusterrak Talentuaren Pool-a deritzon plataforma aurkeztu eta elkarteko kideen eskura jarri zuen lan-eskaintzetarako hautagaiak bilatzen laguntzeko.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com