Bilatzailea :
Menura itzuli
12 Eka 2024
Jardunaldiak 80 parte-hartzaile bildu eta I+Gko hainbat ekimenetan izandako aurrerapena partekatzeko aukera eskaini zuen, Euskadiko eoliko flotagarriaren estrategia teknologikoa, INTEGRIA Hazitek proiektua, INF4INITY Horizon Europe proiektua eta ADAPTIA Elkartek proiektua kasu.
Ekainaren 12an, asteazkena, Siemens Gamesak koordinatutako Energia Eolikoaren Foro Sektorialaren topaketa egin zen Bilbao Exhibition Centren (BEC) sektoreare Euskadiko eragile nagusiak bilduz, 43 erakundetako 80 parte-hartzaile guztira.
Siemens Gamesa izan zen jardunaldiaren protagonista nagusia, eta hasieran, Susana Errasti Europa Hegoalderako eta Afrikarako erosketen arduradunak Euskadik euskal multinazionalaren hornitzaileen artean duen pisu esanguratsuari buruzko datuak eman zituen ezagutzera. Horrez gain, balio-katearekiko harreman estrategikorako eboluzioa egiteko lehentasunetan sakondu zuen: presentzia globala, deskarbonizazioa, jasangarritasuna eta berrikuntza, besteak beste.
Ondoren, Naiara Doblas Espainiako itsas-eolikoaren hub-aren arduradun eta Siemens Gamesako ingeniaritza-taldeko liderrak itsas-eolikoaren arloko estrategia teknologikoa eta eremu horretako balio-katearekin lankidetzan jarduteko potentziala aurkeztu zituen. Hitzaldian, Doblasek, Siemens Gamesak offshore sektorean izandako bilakaera zehaztu eta munduan duen presentzia nabarmendu zuen, baita produktu-zorroa, bolumenaren berrikuspena eta funtsezko eremuak ere. Ikuspegi teknologikotik garrantzi handiena duten esparruen barruan, beren-beregi azpimarratu zituen euskal sektore eolikoarentzat funtsezkoak diren alderdiak: zimendatze flotagarriak, digitalizazioa, ekipoen estandarizazioa, digitalizazioa eta instalazio zein mantentze-lanetarako ekipoei dagozkien erronkak, besteak beste.
Saioan, sektoreko enpresen pitch-aurkezpenetarako gunea ere antolatu zen, eta bertatik igaro ziren Atten2, Roseo eta Carr Renewables. Era berean, INTEGRIA (Nautilus FS), INF4INITY (MGEP) eta ADAPT-IA (Vicomtech) ekimen teknologikoak aurkeztu ziren, Euskadiko Eoliko Flotagarriaren Estrategia Teknologikoarekin batera. Jardunaldiaren amaieran, Euskadiko Energia Klusterrak datorren seihilekorako aurreikusitako nazioartekotze-jardueren errepasoa egin eta elkarteak lan-eskaintzetarako hautagaiak bilatzen laguntzeko elkartekideen esku jarri duen Talentuaren Poola deritzon plataforma aurkeztu zuen.
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com