Bilatzailea :
Menura itzuli
9 Uzt 2024
Uztailaren 8tik 12ra bitarteko astean, Euskadiko Energia Klusterrak esplorazio-misioa antolatu zuen Australiara sei euskal enpresarekin batera. Herrialde hartako sektore eolikoaren garapen betean mugilduta dauden enpresa handiekin lehenenego harreman egin eta hango gobernuaren planak, herrialdeak eskaintzen dituen aukerak eta enpresek sektorean dituzten erronkak zehatz-mehatz ezagutzea izan zen misioaren helburua.
Azken urteotan, Australia munduko ekonomia nagusien artean kokatuz joan da datozen hamarkadei begira. Baliabideengatik zein politikagintzagatik, argudio serioak ditu kontuan hartzeko moduko herrialde bihurtzeko. Energiaren arloan ere, erabateko aldaketa eragin diote urteetan ikatzean oinarritua izan duten ekonomiari. Orain, energia berriztagarriak garatzearen alde apustu egin dute, teknologia horri lotutako transmisio-sareak hobetzeaz gain. Eguzki-energia, energia eolikoa, bateriak eta hidrogenoa bera ere Australiako gobernuaren apustu handiak dira ikatza erabiltzen duten zentral termikoak ezabatzeko.
Sektore eolikoan erreparatuta, lur gaineko baliabide eolikoa agortzen ari zaiela konturatu dira. Espazio-murrizketengatik (biztanleak eta tokiko antzinako komunitateak –first nations deritzetenak– ez dira sektoreari askoz ere leku gehiago uztearen aldekoak) eta baliabideagatik beragatik (oso eremu zehatzetara eta biztanlerik gabeko guneetara mugatuta dago, errentagarria izan dadin).
Horregatik, gobernua eta estatuak itsasora begira jarri dira. Europan frogatutako teknologia duen offshore eolikoa, herrialdeko biztanlegune handietatik gertu, inbertitzeko moduko teknologia bihurtu da Australiako gobernuarentzat. Ildo horretan, planak abian dituzte eoliko finkorako (aurreratuagoak) zein flotagarrirako (epe luzekoak).
Hori dela eta, Euskadiko Energia Klusterrak, sei euskal enpresarekin batera, misio bat antolatu zuen globoaren beste aldera, hango gobernuak sektorerako abian dituen planak bertatik bertara ezagutzeko, etorkizuneko proiektu horiei aurre egin beharko dieten enpresa handien sentsazioak barne. Misioan parte hartu duten sei enpresak (ALERION, DITREL, HINE, HWS, LIFTRA eta SAITEC) agerian utzi dute euskal industria-sarearen potentziala, sektore eolikoan 150 enpresa aktibo dituela, Australiak eskaintzen dituen aukerei heltzeko.
Euskadiko Energia Klusterrak, 150 enpresa horien ordezkari bezala, eta ordezkaritzak berak gaitasun horiek ikusarazi zituzten Melbournen, GPG (Naturgy), BlueFloat, Ocean Winds eta Iberdrola bezalako garatzaile handien aurrean egindako bileren bidez. Ordezkaritzak bilerak egin zituen lau enpresa horiekin, balizko lankidetzez hitz egiteko eta herrialde hartan parke eolikoak garatzeko aukerak aztertzeko.
Bestalde, ordezkaritzak bilerak egin zituen Australiako Gobernuko erakundeekin, onshore zein offshore eolikoa garatzeko dituzten planak ezagutzeko, teknologia horiei eusteko beharrezkoak diren transmisio elektrikoen garapena barne. Harritzekoak izan ziren gobernuaren azkartasuna eta argitasuna offshore eolikorako planei eta hurrengo urteetarako helburuei dagokienez (lehenengo 2 GWak 2026aren amaieran eraikitzen hasi nahi dituzte).
Han oso ondo dakite langile kualifikatuak eta beste herrialde batzuetako enpresak beharko dituztela helburu horiek lortzeko, baina guztiek bezalaxe, garapena tokiko ikuspegitik egitea nahiago dute.
Misioa Australia Wind Energy delakoaren barruan antolatu zen, eta ordezkaritzak herrialdean finkatuta dauden sektore eolikoko enpresa aktiboekin hitz egiteko aukera izan zuen, eta interes propio handiagoa zuten banakako bilerez gain. Gainera, nabarmentzekoa da Saitec-en parte-hartzea, hizlarietako bat eraman baitzuen ekitaldiko hitzaldira.
Azkenik, ordezkarietako batzuk Sidneyra joan ziren, izan ere, hango New South Wales eskualdeak itsas-eolikoa ere garatzeko asmoa du, baina kasu honetan, flotagarria izan beharko du itsas-plataformaren sakontasunaren ondorioz. Bilera antolatu zen Newcastleko portuarekin, teknologia honetan inbertitzeko interesa baitu, baina epe luzera begira eta plan ezegonkorrago baten bitartez. Nolanahi ere, kontuan hartzekoa da oso euskal enpresek etorkizunean eskain dezaketen laguntza eta esperientzia.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com