Bilatzailea :
Menura itzuli
7 Eka 2024
Topaketako hitzaldi nagusiak hidrogeno natural edo geologikoa izan zuen aztergai. Gainera, bertaratutakoek BH2Caren proiektu eta ekimenen aurrerapena ezagutzeko aukera izan zuten, baita elektrolisi-teknologien garapenaren bilakaera eta aurreikuspena, edota H2aren arloko PERTEko programen deialdien egungo egoera ere, besteak beste.
Topaketako hitzaldi nagusiak hidrogeno natural edo geologikoa izan zuen aztergai. Gainera, bertaratutakoek BH2Caren proiektu eta ekimenen aurrerapena ezagutzeko aukera izan zuten, baita elektrolisi-teknologien garapenaren bilakaera eta aurreikuspena, edota H2aren arloko PERTEko programen deialdien egungo egoera ere, besteak beste. Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektorialaren topaketa ekainaren 7an egin zen, ostiralez, EIC- Energy Intelligence Center: Campus Abanto delakoan. Hidrogenoaren Foro Sektoriala da eremu horretan jarduera eta interesa duten euskal erakundeen topagune nagusia, Petronorrek koordinatzen du eta ACICAE, ACLIMA, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, FLUIDEX, FMV, HEGAN, MAFEX eta SIDEREX elkarteen lankidetzaz antolatuta dago. Topaketan kanpoko gonbidatu gisa parte hartu zuen GEMIX - Consulting in Ore Deposits, Diagenesis and Energy delakoan kontsultore dabilen Jordi Tritlla i Cambra adituak, eta honen esanetan, hidrogeno natural edo geologikoaren alternatiba aukera ona izan daiteke karbono-isurpen txikiak, gutxieneko inpaktua eta energia-kontsumo baxua dituen hidrogeno merke eta garbia ekoizteko. Jarraian, Manu Nuñez Petronor Innovación-eko zuzendariak Hidrogenoaren Euskal Korridorearen proiektu eta ekimenen garapenean izandako aurrerapenak errepasatu eta elkartearen posizionamendu-ahalegina nabarmendu zuen. FLUYTEC, ABC COMPRESSORS eta BUREAU VERITAS enpresek hidrogenoaren arloko lankidetzak ezartzeko esperientziak eta intereseko ildoak partekatu zituzten pitch formatuan. Bestalde, Miguel Palacio Petronor Innovación-eko Hazitek proiektuen zuzendari eta koordinatzaileak ezagutzera eman zuen H2INTEGRA Hazitek proiektua, “Hidrogenoaren logistika amaierako erabilerekin modu optimoan integratzeko soluzio teknologikoen garapena”. Networking-kafearen ondoren, TEKNIKEReko Lucia Mendizabalek elektrolisi-teknologietan izandako aurrerapenen azterketa teknologikoa egin zuen, bere ikuspegia partekatuz eta stack-aren eraginkortasuna maximizatzeak duen garrantzia nabarmenduz. Bestalde, Tecnaliako Ekain Fernandezek CLEANHYPRO: Open Innovation Test Bed for Electrolysis Materials for H2 Production deritzon I+G proiektua aurkeztu zuen. Marcos Suarez Euskadiko Energia Klusterreko hidrogenoaren arloko zuzendariak ezagutzera eman zituen Euskadiko Energia Klusterra koordinatzaile eta zortzi enpresa (Lointek, Kera-Coat, Innomat, Euskalforging, Arflu, H2Planet, Team Ingeniería eta EIA 21) partaide dituen Lan Taldeak zortzi hilabetetan hidrogenoaren balio-katea dibertsifikatzeko aukerei buruz lortu dituen emaitzak. Saioan, Alberto Diaz Deloitteko Energia eta Baliabideen kudeatzaileak H2aren arloko PERTEko programen emaitzak eta hurrengo deialdiak laburbildu eta planaren gauzatzealdia uste baino erritmo motelagoan aurreratu dela azpimarratu zuen, proiektuak deialdiak argitaratu aurretik garatzeak eta kontsulta publikoetan posizionatzeak duten garrantzia nabarmenduz, erregulazio eta finantzaketa arlooetako mekanisko egokituak diseinatu eta Euskadik inbertsioa erakartzeko duen gaitasuna indartu ahal izateko. Ondoren, Euskadiko Energia Klusterrak abian dauden nazioartekotze-jarduera nagusiak errepasatu eta euskal enpresek Bilboko European Hydrogen Energy Conference (EHEC) delakoan eta World Hydrogen Summit & Exhibition deritzon hidrogenoaren garapen globalari buruzko mundu mailako ekitaldirik handienean izan duten parte-hartzea nabarmendu zuen, etorkizunean ondoko hiru ekitaldi hauetan parte hartzeko proposamena barne: REIF (Renewable Energy Industrial Fair) Fukushiman (2024ko urriaren 17tik 18ra), Hidrogeno Berdearen Kongresu Nazionala Huelvan (2025eko otsailaren 4tik 6ra) eta World Hydrogen Summit & Exhibition Rotterdamen (2025eko maiatzaren 21etik 23ra). Topaketaren amaieran, Euskadiko Energia Klusterrak lan-eskaintzetarako hautagaiak bilatzen laguntzeko elkartekideen esku jarri duen Talentuaren Poola deritzon plataforma aurkeztu zen.
Hitz gakoa
Teknologia
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com