Bilatzailea :
Menura itzuli
27 Eka 2024
Teknologia
Euskadiko Energia Klusterraren Elkarteak BECen egin zuen atzo, ekainak 27an, 2024ko Batzar Orokorra, eta bertan, 2023ko ekitaldiari dagozkion ikuskatutako kontuak eta kudeaketa-txostena onartzeaz gain, Elkarteak 210 kide biltzea lortu zuen.
2023ko gertakari nagusien artean, beren-beregi nabarmendu dira Industria Deskarbonizatzeko Foroaren lehen topaketa, ZTBES Energia Foroa abian jarri izana, Japoniara 19 erakunderekin egindako enpresa-misioa edo Zaintza Estrategikoaren zerbitzua indartu izana. Era berean, Batzarrak modu formalean onartu zituen 2024rako Kudeaketa Plana eta bazkideen kuotak. Batzarraren zati formalaren ondoren, ekitaldi instituzionalari ekin zitzaion, 120 bazkide baino gehiago eta gonbidatutako erakunde eta instituzioen ordezkariak bilduz. Luis Rodríguez Llopis Elkarteko Presidenteak egindako irekieraren ondoren, José Ignacio Hormaeche Energiaren Klusterreko Zuzendari Nagusiak trantsizio energetikorako funtsezko teknologia eta azpiegituretan maila globalean zein Europa edo Espainia mailan aurreikusi diren garrantzi handiko inbertsioak aurkeztu zituen. Hormaechek “Net Zero Industry Act” delakoak energia arloko hainbat balio-katetan Europako industriari laguntzeko finkatuak dituen helburuak eta neurri nagusiak azaldu eta euskal energia-sektoreak eoliko flotagarrian, elektrizitate-sareen digitalizazioan, hidrogeno berdean edo industriaren deskarbonizazioan dituen indarguneak eta aukerak nabarmendu zituen. Hizlari gonbidatua Alberto Granados Microsoft Espainiako Presidentea izan zen, eta Adimen Artifizial Generatiboak (IAG) enpresa-erakundeetan eragingo duen inpaktuari buruzko ikuspegi inspiratzailea eskaini zuen. Jarraian, mahai-inguru batean parte hartu zuen Silvia Nuñez Iberdrolako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria, Juan José Casado Repsoleko Chief Digital Officer eta Enric Delgado Samper IBM Client Engineering Team-eko Zuzendaria ondoan zituela, José Luis del Val Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Mekanika, Diseinu eta Industria Antolakuntzako Katedradunak moderatuta. Mahai-inguruko partaideek energia-sektorean garatzen ari diren IAGren erabilera eta aplikazio kasuak partekatu, eta eztabaidan jardun zuten horiek enpresetan erabiltzeak ekarriko dituen erronkei buruz eta horien bitartez aurreikusi diren onurei buruz.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com