Bilatzailea :
Menura itzuli
23 Mai 2024
Euskadiko Energia Klusterrak Oil&Gaseko Foro Sektorialaren urteko lehen topaketa antolatu zuen maiatzaren 17an BECen, Tubacex-en koordinaziopean eta 20tik gora erakunderen ordezkariak tarteko zirela. Jardunaldiak foroaren ildo estrategikoen birdefinizioa izan zuen ardatz, sektorearen interes berriak kontuan hartuz.
Oil&Gas sektoreko enpresak eraldaketa-prozesu handia aurre egiten ari dira azken urteotan. Sektoreko inbertsioek bere horretan mantendu diren arren, gero eta beharrezkoagoa da ahaleginak deskarbonizazioaren ondoriozko aukeretara bideratutako teknologia, produktu eta zerbitzu berrietara orientatzea, eta joera honek esparru honetan diharduten euskal enpresei ere eragiten die.
Testuinguru horretan, iazko azken topaketa sektorialean foroaren ordura arteko estrategiak eta jarduerak berrorientatzea erabaki zen. Ondorioz, Euskadiko Energia Klusterrak enpresa elkartekideekin batera lan egin du, 2024ko lehen topaketan foroaren misio eta ikuspegi berria, ildo teknologiko berriak eta jarduera-plan berria landuta ekartzeko.
Ildo teknologiko berrien xehetasunei dagokienez, honako arlo hauek proposatu eta onartu ziren Foro Sektorial berrian lantzeko: 1) Hidrogenoaren sistemetarako eta teknologietarako trantsizioa, izaera elektrolitikoa ez dutenei arreta emanez, 2) Karbonoaren atzipena, biltegiratzea, erabilera eta balorizazioa, eta 3) Erregaien ekoizpenaren zirkulartasuna.
Jarduera-plan berriak ekintzak gauzatzea aurreikusi da balio-proposamen hauetan:
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com